
2025eko urtarrilaren 27a Iturenera joan ginen euskara klaseko ikaskideok. Urtarrila izan arren, egun eguzkitsua atera zen, eta ausartuko nintzen esatera nahiko bero egin zuela. Goizeko bederatzi eta erdietan , hartu genuen autobusa institututik eta ordu bat gutxi gora behera iraun zuen bidaiak.
Ailegatu ginenean, basoko bide batetik joan behar izan ginen Iturenera ailegatzeko, errepidea moztuta zegoela eta. Bidea pixka bat basatia izan zela uste dut, baina hori eta gero Iturenera iritsi eta gauzak hobetzen joan ziren.
Ailegatu bezain laster, lagunartean herritik barna ibili ginen; hamaiketakoa jan genuen eta bertako inauteriak ikusi genituen. Jende asko bildu zen herrian. Ateraldia oso ongi egon zen, zeren historia gustatzen bazaizu oso interesgarria da Nafarroako inauteri tradizionalei buruz ikastea eta ikustea. Iruditu zitzaidan iraganera bidaiatu nuela, zerbait oso zaila definitzeko ez bazara joaten. Beste aldetik, asko gustatu zitzaizkidan arropak, eta konturatu naiz gauza politak eta originalak egin ditzakezula trapu zaharrekin, manta batzuekin… hauek erosi ordez. Horregatik, ateraldia baita ere balio izan dit ikusteko gure aitonak, amonak, birramonak… arropa zaharrekin, mozorro oso originalak egiten zituztela. Azkenik, esan nahi dut ez direla inauteri “normal” batzuk, oso paganoak eta “gogorrak” dira eta. Honekin esan nahi dut adibidez, herriko batzuk joaten direla makil batekin jotzen, edo animalien kaka asko botatzen dutela karroza batetik… baino gauza hauek dira Iturengo inauteriak paregabe egiten dituzten kontuak.
Héctor García Huarte
Deja una respuesta