Pasa den astean euskarako saioan, Ines Osinagaren bisita izan genuen. Irakasleak, aurretik azaldu zigun euskal trikitilari eta kantaria zela, guretzako batere ezaguna ez izan arren, gogo handiz espero genuen.
Aipatzekoa da, solasaldia oso entretenigarria izan zela eta atsegina egin zitzaigula. Arrasatekoa zela eta erreferente zehatzik gabe musika sortzen hasi zela esan zigun. Bere hastapenak gure adina zuenean eman ziren, bere gustuko musika bere adiskideenarekin bat ez zetozela konturatu eta ondoren. Aurrerago, akordeoiarenganako gustua garatu zen berarentzat, musika tresna interesgarria eta familiaren ohiturakoa iruditzen baizitzaiolako.
Gaztetxean Inesek, garai hartan Euskal Rock erradikala entzuten zuen, baina musika estilo hark ez zuen guztiz betetzen, folk doinuak guztiz betetzen ez zioten bezala.
Bitxikeri gisa, bere familiari akordeoia asko gustatzen zitzaiola esan zigun, bere familiako urtebetetze eta ospakizun guztiak bere akordeoiarekin animatzen zituelako. Denboraldi bat igaro ondoren, musika tresna horretaz aspertuz joan zen, eta ordutik aurrera, beste modu batera bizi izan zuen musika.
Euskal gazteek entzuten zituzten musika doinuen letrak eta folk musika egiteko erabiltzen zuen akordeoia uztartzen hasi zen ines eta hortxe joan zen garatzen berak egiten duen musika estilo propioa.
Bera, musika eta kantaria da, hala ere, ez du bere burua horrela definitzen baizik eta musika ekoizle bezala. Erreferente bakarra ez duen arren; bere artea musika estilo askoren batasuna da.
Anekdota bezala, behin bere herriko jaietan, Arrasateko gaztetxean hain zuzen ere, zerbait kantatzeko eskatu ziotela kontatu zigun. Emaitza ustekabekoa izan zen guztientzat, zerbait tradizionala espero zutelako, eta ez zen horrela izan. Hala ere, ez zuen publikoa zapuztu. Horrek, musikan berritzera bultzatu zuen, eta ordutik ez da gelditu. Bere azken lanaren adibide gisa, musika nola sortu erakutsi zigun eraman zuen gailu batekin.
Eztia ahoan utzi zigun, ukelele batek bizitza nola salbatu zion kontatzeko astirik izan ez zuelako.
Zalantzarik gabe,irrikaz itxarongo diogu bere hurrengo bisitaldiari eta eskerrak ematen dizkiogu Xantiri, gure euskara irakasleari, bere klaseetan jartzen duen berotasunagatik, hizkuntzan aurrera egiteko ekintza ezberdinak antolatuz.
Deja una respuesta